27 herrialdetako 500 firmatik gorak aurkeztuko dituzte euren negozio-aukera berriak SUBCONTRATACIÓN azokan

27 herrialdetako fabrikazio-kate osoko 543 erakusketarik hartuko dute parte Subcontratación 2019 azokan, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka, teknologiarik aurreratuena bisitarien eskura jartzeko eta haien beharren araberako irtenbide zehatzak eskaintzeko xedearekin. Piezen mekanizazioa eta fabrikazioa, eta baita galdaketa eta txirbil-harroketa gabeko eraldaketa dira, funtsean, erakusketarien jarduera nagusiak. Nazioarteko mailan, Portugalgo ordezkaritza zabalaren parte hartzea nabarmendu beharra dago, herrialdeko metalurgiako eta elektromekanikako hiru elkarteren bitartez: AIMMAP, ANEME eta AIDA. Halaber, Frantziatik datozenen artean Baionako La Chambre de Commerce et d’Industrie nabarmendu beharra dago, zeinak azokan parte hartzeko erabiliko duen Ipar Euskal Herriko Industriak markaren barruan Additivalley, Big Data eta LSR Silicone Hub partzuergoak hartzen dituen barne.

Aldi berean, Industria Azpikontratazioko Europar XVIII Topaketa ere antolatu da. Hitzartutako elkarrizketen programa horren barruan azpikontratatzen duten nazioarteko 100 enpresako erosleak hartuko ditu, hainbat herrialdetakoak: Alemania, Finlandia, Frantzia, Italia, Maroko, Serbia eta Suedia. Horien artean, goi-mailako hainbat enpresako ordezkariak gerturatuko dira, besteak beste: Faiveley Transport-Wabtec, Indra Sistemas, ContiTech Fluid Serbia, Voith Hydro & Co. Kg eta Mbda Spa Italy. Topaketa Bartzelonako Merkataritza Ganberak, CamaraBilbaok eta BECek antolatu dute, Espainiako Azpikontratazio Poltsen Sarearen lankidetzarekin.

Horrez gain, eta Subcontratación azokaren barruan, Polveri&Ecocoating azokaren bigarren edizioa antolatu da, gainazalen tratamenduari eskainitako gune monografikoa, non erakusketak eta hitzaldiak eskainiko diren. Lehenengoen artean, makineria, ekipamenduak, kontsumigarriak, sektoreko zerbitzuak eskainiko ditu; bigarrenak, aldiz, berrikuntza teknologikoaren sektoreko azken berrikuntzen ikuspegi osoa eskainiko digu, gehienbat, industria-pinturentzako eta hauts-estaldurentzako produktu eta sistemen ingurukoak.

-ek idatzirik |2019-05-31T10:02:48+02:0031 de maiatza de 2019|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top