Portugaleko ete-ak atzerrira irekitzen dira Subcontratación azokan

Erreferentziako sektore elkarteen babesean azokan parte hartzeak aukera aparta ematen die ETEei atzerriko merkatuetara irekitzeko eta bezero berriak erraz lortzeko. Hori da, hain zuzen ere, aste honetan zehar Subcontratación azokan parte hartzen ari diren Portugaleko enpresek diotena. Portugaleko metalurgiako eta elektromekanikako hiru elkartek koordinatu dituzte enpresok: AIMMAP, ANEME eta AIDA, zeinak laguntza logistikoa, ekonomikoa eta sustapenekoa ematen dieten euren elkartekideei. “Galdaragintzako eta mekanizazioko enpresa gara, eta lehenengoz etorri gara erakusketa honetara – orain arte BIEMH-en bakarrik hartu genuen parte. Egia esan, oso azoka dinamikoa aurkitu dugu, eta espero genuena bete du”, adierazi du Rui Santosek, Paka Group-eko Prozesuen eta Ekoizpenaren Ingeniaria.

Bestetik, Daniel Alvesek, Metaloplás-eko ordezkariak, ondorengoa nabarmendu nahi izan du: “Bilbora lehenengoz etorri gara eta, oro har, lehenengoz hartu dugu parte Espainiako azoka batean. Gure enpresak metalezko osagaiak egiten ditu eta azken egunotan bisitarien profil oso anitzak jaso ditugu, eta baita gure produktu oso zehatz batzuetan interesatuta zeuden profesional oso espezifikoak ere. Gure negozioa nazioartera atera nahi dugu eta, horregatik, atzerriko azoketara joaten gara; gure kasuan, funtsezkoa da elkarteen laguntza”.

Fundwell ere lehenengoz etorri da azoka batean parte hartzeko gure herrialdera. Haren kontseilari delegatuak, Antonio Magalhaes, oso ongi baloratu ditu jasotako kontaktuak eta taldetan parte hartzeko formula. “Gure eskaintzak -produktuaren balio-kate osoa hartzen dugu, eta bukatutako pieza gisa entregatzen dugu- oso harrera ona izan du”. Aurten Subcontratación azokan parte hartzen ari diren enpresa portugaldarrak hogeita hamar baino gehiago dira, eta taldeka parte hartzeaz gain, erakusketa-gunean ere aurki ditzakegu hainbat: IS3, Motofil, V.B Fresagem eta MPR.

-ek idatzirik |2019-06-06T16:23:28+02:006 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top