Erakusketa + B2B topaketak = Errentagarritasun handiena
XVIII Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketa
Subcontratación azokaren erakusketariek beren produktu eta zerbitzuen eskaintzaren neurrira hautatutako erosleekin elkarrizketak ahalbidetzen dituen nazioarteko topagune garrantzitsuenean parte hartzeko aukera dute.
Bartzelonako Merkataritza Ganbera, CamaraBilbao eta BEC izan dira, Espainiako Merkataritza Ganberekin batera, aldez aurretik hitzartutako B2B elkarrizketa-programa hau antolatu dutenak. Programa honek, zalantzarik gabe, parte-hartzeari errentagarritasuna ateratzea bermatzen du, beren fabrikazio-prozesuetarako irtenbideen bila ari diren erosleekin harreman zuzena ezartzea ahalbidetuz.
“Neurrira egindako jantzia”
Antolaketa-filosofia honek abantaila interesgarriak eskaintzen dizkio:
- Erosleari, “sourcing”-arekin denbora eta dirua aurrezten dituelako.
- Hornitzaileari, aukera ematen baitio proiektu jakinetarako irtenbide bila dabiltzan enpresa europarren erosketa-buruekin, ekoizpen-buruekin eta/edo kudeatzaileekin zuzenean harremanetan jartzeko.
“Erosleak”
Erosle atzerritarren bilaketa bereziki pentsatua dago Espainiako enpresek lehiakor izateko aukera gehiago dituzten industria-sektoreentzat: automobilgintza, aeronautika, tren-industria, makina-erreminta, elektronika eta energia berriztagarriak.
Erosle europarrek Espainian bilatzen dutena da balio erantsi handia, serie motzak eta azpimultzoak dituzten produktuak / prozesuak eta, batez ere, hornitzailearekin harreman iraunkor bat ezartzea.
Alemaniako, Frantziako, Suediako, Ingalaterrako, Suitzako eta abarretako erosleek badakite Espainian eskaintzen den zorroztasun- eta kalitate-maila beren herrialdeetan eskaintzen den bera dela. Gainera, gure industria are erakargarriago bilakatzen duen lehiatzeko abantaila interesgarria dugu oraindik ere.
“Eraginkortasuna”
2019ko SUBCONTRATACIÓN topaketan parte hartu zutenek lortutako emaitzek frogatzen duten moduan, topaketa hauek harremanak ezartzeko aukera bat baino askoz gehiago dira. Parte-hartzaileak akordioak formalizatzen dituzte eta enpresa kontratatzaileek proiektu zehatzak aurkezten dituzte, beren lan-protokolo, plano, prezio, entrega-epe eta guzti.
Elkarrizketak burutzen dira arreta-zonaldeak, informazio-puntuak eta erosle parte-hartzaile bakoitza identifikatuko duten bilera-mahaiak dituen Subcontratación pabiloiko bilera-gune berezi batean.
2019ko topaketen emaitzak:
Gonbidatutako erosleak, guztira: 112
Egindako elkarrizketak, guztira: 1.180
Gonbidatuen jatorria: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Espainia, Frantzia, Finlandia, Aljeria, Suitza, Italia, Maroko eta Serbia.
Sektore erosleak: Automobilgintza, Aeronautika, Eraikuntza, Robotika, Gailu medikoak, Trenbidea (ibilgailuak zein azpiegiturak), Elektrizitatea eta Elektronika, Energetikoa, Defentsa, hainbat makineriaren fabrikatzaileak (packaging, prozesatzea, nekazaritzako elikagaiak) eta inprimaketa gehigarria.
Atera onura aukera honi
Ez ezazu merkataritza-kontaktu berriak egiteko eta erosle multzo interesgarri baten proiektu eta beharrak zuzenean ezagutzeko aukera galdu.
Zure negozio-zifra areagotzen laguntzeko espaziorik aproposena!
Parte hartu Subcontratación 2021 azokan!
Zure eskura gaude laguntza emateko eta elkarrekin lan egiteko, zure enpresarentzat emaitzarik onenak lortze aldera.
Event manager
Mª Carmen Gorostiza
Tel. +34 94 404 00 78
[email protected]