Azpikontratazioa azokako erakusketa-esparruan, batetik, fabrikazio-prozesuetan jarduten duten enpresak egongo dira, besteak beste, galdaketan, txirbil-harroketa bidezko piezen mekanizazioan eta molde, eredu, matrize eta trokelen fabrikazioan lan egiten dutenak, eta, bestetik, nagusiki galdaketa, forjaketa, azaleren tratamendu, soldadura eta burdingintzarako makineria eta ekipoak lantzen dituztenak.
Erakusketaren edukia ezagutzeko tresnarik onena. Direktorio honek zure eskari eta interesen araberako bilaketak egitea ahalbidetzen dizu, eta baita zure bisita behar bezala planifikatzea ere. Agertzen diren enpresak SUBCONTRATACIÓN azokako erakusketariak dira, eta zain izango dituzu zure beharretarako irtenbideak eskaintzeko.
Azokak gehitzen, industria sortzen. Industriarako fabrikazio-prozesu eta horniduren nazioarteko topaketarik handiena. Gune industrial bakarra, aldi berean ematen diren 7 nazioarteko azoketan zehar ibilbide interesgarri bat egiteko aukera eskaintzen duena: Addit3D, BeDIGITAL, Fitmaq, Industry Tools, Maintenance, Pumps&Valves y Subcontratación.



BILBAO EXHIBITION CENTRE