Erakusketa + B2B topaketak = Errentagarritasun handiena

XXII Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketa

Subcontratación azokaren erakusketariek beren produktu eta zerbitzuen eskaintzaren neurrira hautatutako erosleekin elkarrizketak ahalbidetzen dituen nazioarteko topagune garrantzitsuenean parte hartzeko aukera dute.

Bartzelonako Merkataritza Ganbera (Cambra), CamaraBilbao eta BEC izan dira, Espainiako Merkataritza Ganberekin batera, aldez aurretik hitzartutako B2B elkarrizketa-programa hau antolatu dutenak. Programa honek, zalantzarik gabe, parte-hartzeari errentagarritasuna ateratzea bermatzen du, beren fabrikazio-prozesuetarako irtenbideen bila ari diren erosleekin harreman zuzena ezartzea ahalbidetuz.

“Erosleak”

Erosle atzerritarren bilaketa bereziki pentsatua dago Espainiako enpresek lehiakor izateko aukera gehiago dituzten industria-sektoreentzat: automobilgintza, aeronautika, tren-industria, makina-erreminta, elektronika eta energia berriztagarriak.

Erosle europarrek Espainian bilatzen dutena da balio erantsi handia, serie motzak eta azpimultzoak dituzten produktuak / prozesuak eta, batez ere, hornitzailearekin harreman iraunkor bat ezartzea.

“Eraginkortasuna”

2025eko SUBCONTRATACIÓN topaketan parte hartu zutenek lortutako emaitzek frogatzen duten moduan, topaketa hauek harremanak ezartzeko aukera bat baino askoz gehiago dira. Parte-hartzaileak akordioak formalizatzen dituzte eta enpresa kontratatzaileek proiektu zehatzak aurkezten dituzte, beren lan-protokolo, plano, prezio, entrega-epe eta guzti.

Elkarrizketak burutzen dira arreta-zonaldeak, informazio-puntuak eta erosle parte-hartzaile bakoitza identifikatuko duten bilera-mahaiak dituen Subcontratación pabiloiko bilera-gune berezi batean.

SUBCONTRATACIÓN 2025 topaketen emaitza

Gonbidatutako Erosleak, guztira: 86

Parte hartu duten azpikontratistak, guztira: 140

Egindako elkarrizketak, guztira: 900

Gonbidatuen jatorria: Alemania, Italia, Bélgica, España, Francia, Finlandia, Bulgaria, Suecia, Suiza, Marruecos, Dinamarca.

Sektore erosleak: Automobilgintza, Aeronautika, Eraikuntza, Robotika, Ekipamendu medikoa, Trengintza (bai ibilgailuak, bai azpiegiturak), Elektrizitatea eta Elektronika, Energetikoa, Defentsa, Askotariko makina-fabrikatzaileak (packaginga, prozesatzea, nekazaritza eta elikadura arlokoa) eta inprimaketa aditiboa.

Atera onura aukera honi

Ez ezazu merkataritza-kontaktu berriak egiteko eta erosle multzo interesgarri baten proiektu eta beharrak zuzenean ezagutzeko aukera galdu.

Zure negozio-zifra areagotzen laguntzeko espaziorik aproposena!

Parte hartu Subcontratación 2025 azokan!

Zure eskura gaude laguntza emateko eta elkarrekin lan egiteko, zure enpresarentzat emaitzarik onenak lortze aldera.

Event manager

Jesús Tobajas
Tel. +34 94 404 00 84
[email protected]