Erakusketari izatearen abantailak

Erakusketari izatearen abantailak2022-11-22T17:09:52+01:00

Tokiko eta nazioarteko erosleekin harremanetan sartzeko topaketarik errentagarriena

Aprobetxatu merkataritza-eremu erakargarri baino erakargarriagoan erakusketari izateko aukera:
  • enpresa txiki eta ertainei zuzentzen zaie bereziki, euren aurrekontu-beharrei egokitutako formula parte-hartzaileekin.
  • prozesu, makineria eta ekipoek eremu bera partekatzen dute fabrikazioaren ikuspegi zabala eta osoa eskainiz, azpikontratazio industrialerako prozesu oinarrizkoenetatik teknologia aurreratuenetara eta fabrikaziorako prozesu osoetara, baita galdaketa, forjaketa, ijezketa, tratamendu, soldadura eta erabilerarako eta abarrerako ekipoak eta hornidura ere.

Hori guztia gure ekonomia- eta industria-sareko funtsezko sektoreei zuzenduta: automobilgintza, makina-erreminta, trenbideak, aeronautika, energia, petrokimika eta ekipo-ondasunak, besteak beste.

  • hornitzaile berriak ezagutzeko interesa duten tokiko eta nazioarteko kalitatezko bisitari-kontratistengana heltzeko gunea (30 herrialdetako 8.000 profesional 2013an),
  • negozio-aukera berriak aztertzeko hitzartutako elkarrizketen B2B programekin: AZPIKONTRATAZIO INDUSTRIALAREN EUROPAKO XVIII TOPAKETA. Gehiago ikusi.

Sektore bisitariak

Azpikontratazioa Azoka askotariko enpresa-taldeei zuzenduta dago; zehazki, ondokoen beharra duten enpresei:

  • azpikontratazio industrialaren, piezen fabrikazioaren eta euren beharren neurrirako prozesuen alorretako hornitzaileak.
  • fabrikazio-prozesu hauekin zuzeneko lotura duten makineria, teknologia eta ekipoak.

Azoka honen bereizgarria proiektu zehatz baterako konponbide bila joaten diren bisitarien profesionaltasun-maila altua da Hortaz, eroslearen profila ondokoa da: salmenta, fabrikazio, azpikontratazio, produkzio, I+G+B, berrikuntza… alorretako kudeatzaile, zuzendari edo arduraduna.

Gure kanpaina, besteak beste, hurrengo sektoreei zuzenduta dago:

  • Aeronautika
  • Burdineriako osagaiak
  • Automobilgintza
  • Klimatizazioa
  • Eraikuntza metalikoak
  • Etxetresna elektrikoak
  • Jasogailuak
  • Energia
  • Eraikuntza metalikoak
  • Trenbideak
  • Hidraulikoa eta Pneumatikoa
  • Jostailuak
  • Makina-erreminta
  • Nekazaritzako makineria
  • Zurerako makineria
  • Ehungintzarako makineria
  • Eraikuntzarako makineria eta osagarriak
  • Etxeko hornidura
  • Motorrak
  • Ontzigintza
  • Petrokimikoa
  • Robotika
  • Siderurgia
Go to Top