Gainazalen tratamenduak gune monografikoa izango du 2017ko Subcontratación azokan

Polveri & ecoCoating-en markapean, erakusketa eta kongresua batera eskainiko dira

Hauts-estalduren eta ingurune-inpaktu txikiko pinturen etorkizuna ezagutu ahal izango dugu 2017KO SUBCONTRATACIÓN azokan, ekainaren 6 eta 8 bitartean, aste honetan bertan Bilbao Exhibition Centre eta Reconal Ediciones-en artean sinatutako akordioari esker. Gainazalen tratamenduari zuzendutako Polveri & ecoCoating gune monografikoa barneratzeari esker, teknologia eta zerbitzu oso espezializatuak industria fabrikazioarekin lotutako enpresa guztiei hurbiltzea ahalbidetuko du.

Egun, hauts-estaldurek garatzeko eta merkatuan hazteko aukera berrien une bat bizi dute, bai Europa mailan bai gure kontinentean. Testuinguru horretan, Polverik egungo eta etorkizuneko egoerak aztertzeko aukera emango digu, hauts pintura prozesuen ziklo osoa zeharkatuko duten goi-mailako hitzaldi teknikoekin -aurretratamendutik hasita aplikazio eta ontzera arte-, eta merkatu berriak jorratuko dituzte, korrosioaren aurkako aplikazioena edo beroarekiko sentikorrak diren materialena, besteak beste. Bestetik, ecoCoating programako konferentziak ingurumen inpaktu txikia duten pinturen inguruan izango dira, zeinak sistema organiko kutsakorragoen ordez erabiliko diren, haien aplikazio-eremuetan.

Polveri & ecoCoatingek kongresuak erakusketekin elkartuko ditu. Bertan, sektoreko makineria, ekipamenduak, gai kontsumigarriak eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresek ahalmen kualitatibo eta ekonomikoei buruzko orientazioa eta bezeroen neurrirako irtenbideak eskainiko dituzte. Hauek izango dira gune berri honetako sektore bisitariak: aeronautika, arkitektura, automobilgintza, eraikuntza eta zurgintza arina, elektrizitatea eta elektronika, etxetresna elektrikoak, trenbidea, ontzigintza, makineria eta kirol ekipamenduak, metalmekanikoa eta ekipamendu-ondasunak.

Azkenik, SUBCONTRATACIÓNen esparruan Polveri & ecoCoating ospatzeak sinergia oso interesgarriak sortuko ditu Fabrikaziorako Prozesu eta Ekipoen Azokaren barruan, eta baita hurrengoekin lotuta ere: ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Erakusketa, FERROFORMA, Burdingintzaren, Brikolajearen eta Industria Hornikuntzaren Nazioarteko Azoka, FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka, MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka, eta PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka. Sei ekitaldiak datorren urteko egun berberetan ospatuko dira Bilbao Exhibition Centren, eta plataforma industrial handi bat eratuko dute.

-ek idatzirik |2016-11-30T10:38:04+01:0030 de azaroa de 2016|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top