ICEX-ek SUBCONTRATACIÓN azokaren nazioartekotasuna ezagutarazi du

Berriki, ICEXek “Nazioartekotasun osoko aitorpena” eman dio Subcontratación azokari eta  Bilbao Exhibition Centrek 2017an antolatuko dituen Tendencias Creativas, World Maritime Week eta Ferroforma azokei. Horrez gain, “Aduanei begirako Nazioarteko Aitorpena” jaso dute Pumps&Valves, Maintenance, Fitmaq, Addit3d eta Expovacaciones azokek.

Ziurtagiri horiek Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dituen azoken kalitatea nabarmentzen dute, bai eta haien gero eta nazioartekotasun handiagoa ere. Hala, BECek antolatzen dituen azokei nazioartekotasun-aitorpen horiek emanda, erakusketariek abantaila fiskalak izango dituzte, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak eta, zehazki, Merkataritzako Estatuko Idazkaritzak eginiko aitorpenari esker.

Azokek, merkataritza-politikarako tresna diren heinean, ziurtagiri horiek jasotzeko, baldintza jakin batzuk bete behar dira, kasu honetan BECek: hainbat baldintza bete izanaren egiaztapen objektiboa, ikuskapenetan espezializaturiko enpresa batek edo AFEk egina, adibidez, zuzeneko erakusketari atzerritarren kopurua gutxienez zuzeneko erakusketarien % 10ekoa izatea, bisitari atzerritarrak ez izatea guztirako bisitari-kopuruaren % 5etik beherakoa, azoka erregulartasunez egin izana gutxienez aurreko hiru ediziotan, adierazitako parametroek progresio positiboa erakustea azkeneko edizioetan, azokaren ardatz den sektorearen babesa izatea, azokak bide ematea sektoreari teknologia berriak eskuratzeko eta Merkataritzako Lurralde Zuzendaritzaren eta ICEX-en eskutik txosten positiboak jasotzea, azokaren azken edizioa bisitatu ondoren.

Nazioartekotasunaren adierazgarri horrek ziurtatzen du azokak, era berean, tresna garrantzitsua direla nazioarteko merkatuetara iristeko, batik bat enpresa txiki eta ertainentzat.

-ek idatzirik |2017-01-11T17:43:55+01:0011 de urtarrila de 2017|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi