Industriaren digitalizazioaren inguruko tailerra: benetan eraginkorra al da?

Digitalizazioa industriaren kezka nagusietako bat da eta enpresak eraldaketa-prozesu horretan erabat murgilduta daude lehiakortasuna eta eraginkortasuna areagotze aldera. Testuinguru horretan, Tecnaliak gaur eskaini duen tailerraren helburua izan da digitalizazioaren alorrean eta manufakturako enpresetan, makinak fabrikatzen dituzten enpresetan eta sistema-integraziorako enpresetan plataforma digitalak ezartzeko bete beharreko baldintzak eta gainditu beharreko erronkak, jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak ezagutzera ematea. Honek barne ditu automatizazio digitala, interkonektibitatea eta prozesuen elkarreragingarritasuna. Tailerra bi saiotan banatu da: alde batetik, SIEMENS eta SISTEPLANT-en moduko digitalizazioaren alorreko puntako enpresek beren arrakasta-kasuak aurkeztu dituzte eta, bestalde, bi saio interaktibo antolatu dira, enpresek industriaren digitalizazioan aurkitzen dituzten beharrak eta behar horiek asebetetzeko beharrezkotzat jotzen dituzten arrakasta-faktoreak antzemateko helburuarekin.

-ek idatzirik |2017-06-07T16:42:12+02:007 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top