+INDUSTRY-ren edizio berria inauguratu da

Tamara Yagüe, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentea, +INDUSTRY 2023 Smart Manufacturing-ari eskainitako estatuko plataformarik handienaren inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. “Azoka hau funtsezko topagunea da industriarentzat, eta bertan lurraldeko enpresek teknologia eta ezagutza partekatu ahal izango ditugu nazioartean lider diren beste enpresa espezializatu batzuekin”, zurtatu du Tamara Yagüek.

Zalantzarik gabe, “aukera paregabea da berriro mundura zabaltzeko eta gure sektorearen gaitasuna bisitari kopuru handi bati erakusteko. Hiru egun industriaren azken berrikuntzak, produktuetan, prozesuetan eta soluzioetan fabrikazio aurreratuaren inguruan egindako garapenak ezagutzeko; nahitaezko hitzordua sektore honetan lan egiten dugun enpresa guztientzat eta industria osoarentzat” azpimarratu du Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko Presidenteak.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira, halaber, Amaia del Campo, Barakaldoko Alkatea; Ainara Basurko, Sustapen Ekonomikoko Diputatua; Vicente Reyes, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordea; Mikel Amundarain, Industriako Sailburuordea; Elena Pérez Barredo, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea; Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta EraldaketaDigitaleko Sailburuordea; Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko Zinegotzia; José Pérez, AFM – Advanced Manufacturing Technologies-eko Presidentea; José Ignacio Ortiz de Urbina, AIMHE-ko Presidentea; Amadeo Corrius, ADDIMAT-eko Presidentea; Aitor Urcelai, SPRIko Zuzendari Nagusia; Mario Goffard, Bilbao Exhibition Centre-ko Merkataritza eta Marketineko Zuzendaria eta Mª Carmen Gorostiza, Bilbao Exhibition Centre-ko Industria, Energia eta IKTetako Zuzendaria.

+INDUSTRYk 20 herrialdetako 841 enpresa erakusketariekin ekin dio gaur edizio berri bati; mila produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiagorekin; estatuko eta nazioarteko 50 bat hizlari eta erosle gonbidatu handi.

Maila goreneko negozio-foroa, hiru jardunalditan merkataritza-harremanak eta sektoreen arteko aliantzak uztartuko dituena. Eta BECeko 1. eta 3. pabiloietan beren sektoreetan liderrak diren azokak aldi berean egiteari esker egingo dute: ADDIT3D, BeDIGITAL, MAINTENANCE, PUMPS & VALVES eta SUBCONTRATACIÓN, bai eta horniduren eta burdineria industrialaren sektorea eta WORKinn Talent Hub ere.

Gainera, industria osoak iraultzeko sinergien eta jakintzaren boterearen aldeko apustuan, +INDUSTRYk negozioetarako eta ezagutzaren transferentziarako profila indartu du edukien programa zabal baten bidez, besteak beste, Innovation Worshops, networkingerako hainbat gune, B2B topaketak eta +INDUSTRY TALKS hitzaldiak.

Ongi etorri +INDUSTRY 2023ra.

Oso topaketa emankorra opa dizuegu.

-ek idatzirik |2023-06-06T16:37:51+02:006 de ekaina de 2023|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top