Josep Mª Gomes Bartzelonako Merkataritza Ganbara erakundeko azpikontratazio industrialeko alorreko arduradunari elkarrizketa

Josep Mª Gomes Bartzelonako Merkataritza Ganbara erakundeko azpikontratazio industrialeko alorreko arduradunari elkarrizketa egin diogu

  1. Zein da aurtengo Azpikontratazioaren Europar Topaketaren inguruan egiten duzun balorazioa?

Nazio mailan egiten den sektore honen inguruko ekitaldirik handiena da. Aurten, gainera, industria Europan suspertzen ari dela ikusten ari gara Europako mendebaldeko erosle parte-hartzaile kopuru handia dela eta, batez ere Frantziatik eta Alemaniatik etorritakoak. Guztira, 208 azpikontratista bilduko dira egun hauetan 100 erosle ingururekin eta dagoeneko 1000 bilera baino gehiago antolatu dira 439 agendatan.

  1. Zeintzuk dira formatu honek eskaintzen dituen aukerak, bestelako ekitaldiekin alderatuta?

Agian ekitaldiaren artisautza da bestelako “market place”-engandik desberdintzen duena. Aldez aurretik prozesu metodiko bat jarraitzen da erosleak identifikatzeko. Erosle bakoitzari galdera xehatuak egiten zaizkio bila ari den jarduera-mota ezagutzeko (piezaren tamaina, serieak, materialak, etab.) eta, ondoren, informazio hori azpikontratistei helarazten diegu. Azpikontratistek elkarrizketak eskatzen dituzte eta eroslea da beti oniritzia ematen diena. Hartara, elkarrekiko interesa dutela bermatzen dugu.

  1. Estatistikoki, zeintzuk dira parte-hartzaileek lortzen dituzten helburuen betetze-portzentajeak?

Gutxi gorabehera erosleen %30ak urte baten baino gutxiagoren buruan azpikontratatzen du elkarrizketatutako enpresaren bat. Datuak zehatz mehatz ezagutzea zaila da, proiektuetako asko urtebete igaro ondoren burutzen baitira. Sektore honetan, proiektuen ontze-prozesuak epe luzera izaten dira.

  1. Zein merkatu edo sektoretan aurkitzen dituzte estatuko azpikontratistek negozio-aukera gehiago gaur egun? Herrialde berririk gehitu al da zerrenda horretara? Eta baiezko kasuan, zergatik?

Gure ustez Frantziako merkatua da gaur egun aukera handienak eskaintzen dituena, baina Alemaniakoa ere aipagarria da, Merkataritza Ganberek eta Bilbao Exhibition Centre-n moduko erakundeek egin duten ahaleginari esker, izan ere, erakunde hauek Espainiako azpikontratazioa asko bultzatu dute herrialde horretan eta oso proiektu interesgarriak sortu dira horren ondorioz. Herrialdeak baino gehiago proiektuak eta erosle onak bilatzen ditugu guk eta, orokorrean, Europako mendebaldeko eskaria da nagusi.

  1. Zein da erosleen iritzia gure enpresa azpikontratisten egungo egoerari buruz? Zein erantzun jaso duzue gonbidatutako enpresen aldetik? Zeintzuk dira beren eskakizun nagusiak?

Teknikoki, beren ohiko hornitzaileak bezain prestatuta daudela uste dute. Espainia tradizio industrial handiko herrialdea da. Nazioarteko mailan, puntako sektore industrial ugari ditugu (automobilgintza, aeronautika, industria aeroespaziala, trenbideak, telekomunikazioak, energia berriztagarriak, energia nuklearra, etab.) eta sektore industrial horietako bakoitzari zerbitzuak eta soluzio teknologikoak eskaintzen dizkion eskaintza zabala duen industria azpikontratista ere bai. Agian, horietako zenbaitetan nazioarteko sustapena eta marketing-a falta zaigu.

  1. Beste alderdiren bat nabarmendu nahiko zenuke?

Eskerrak eman nahi dizkiot BEC-ari sektore honetan jarritako ahalegin eta inplikazioagatik, horri esker bilakatu baita Subcontratación sektore honetako azoka garrantzitsuenean. Ziur gaude oso azoka onuragarria izango dela parte-hartzaile guztientzat.

-ek idatzirik |2017-06-06T12:10:04+01:006 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi