Produktu eta zerbitzu industrialen aparteko plataforma

Fabrikazio industrialaren hainbat esparrurekin loturiko bost gertakizun aldi berean izango dira Bilbao Exhibition Centren 2015eko maiatzean. 26tik 29ra, nazioarteko egutegian ondo finkaturiko bi gertakizun izango dira, Azpikontratazioa eta FERROFORMA, baita FITMAQ-en 2. edizioa ere, Interempresas-en enpresa argitaratzaile Nova Agora-rekin elkarlanean antolatua. Horiei lehenbizikoz batuko zaizkie, 27tik 29ra, PUMPS & VALVES eta MAINTENANCE azokak, biak Artexis-easyFairs Group erakustoki profesionalen operadorearenak, BEC-ek antolatuta.

Bost deialdi horiek, fabrikaziorako prozesu eta ekipoetan, hornidura industrialean, burdinerian, brikolajean, erabilitako eta aukerazko makinerian, ponpa eta balbuletan eta mantentzean jarduten dutenek, produktu, teknologia eta zerbitzu industrialei eskainitako aparteko plataforma bilakatuko dute euskal azoka-esparrua. Sinergia berriak eta elkarloturiko guneak izango dira “aste industrialeko” balio erantsi handienetako bat, zeinek profesionalen profil berriak erakarri eta antzeko arloetako erakusketari eta bisitarien artean harreman berriak eragingo dituen.

Hitzordu bakoitzak bere posizionamendu estrategiko berezitua izango du. PUMPS & VALVES eta MAINTENANCE azokek topaketa-eskema malgu, moldakor eta oso espezializatua eskainiko dute; FITMAQ-ek sektoreko enpresa nagusiak bilduko ditu; FERROFORMA-k industria handietako erabiltzaile profesionalari irekiko dio bere erakusketaren edukia; eta SUBCONTRATACIÓN-ek protagonismo handiagoa emango die B2B topaketei, hitzarturiko agenden programarekin.

-ek idatzirik |2021-04-09T14:14:07+02:0020 de iraila de 2014|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top