Subcontratación 2019 azokak negozioa haziarazteko espazio bat eskaintzen die ETE-ei

Ekainaren 4tik 6ra ospatuko da, beste sei azoka industrialekin batera

Bezero berriak erakartzeko, beste enpresa batzuekin duten lankidetza sendotzeko eta atzerriko merkatuetara sartzeko interesa duten ETE azpikontratistek hitzordu bat dute, ekainaren 4tik 6ra, SUBCONTRATACIÓN 2019 Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azokan, aurten “Connecting companies, growing business” goiburupean burutuko dena.

Azkeneko edizioan lortutako emaitzek argi utzi zuten proposamen komertzial honen indarra: guztira, 23 herrialdetatik etorritako 612 erakusketarik 15.000 kontaktu komertzial inguru izan zituzten azokan zehar. Gainera, Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketa ere, esparru nazionaleko B2B plataformarik handiena, egun horietan burutu zen. Hurbilagotik aztertuta, 2017ko inkestek diote balantzea positiboa izan zela; erakusketarien % 68k bezero potentzial berriekin kontakturen bat ezarri zuten, % 53k eskaerak jaso zituzten azokan bertan eta % 52k proiektu komertzial berriei ekin zieten.

2019ra begira, SUBCONTRATACIÓN izango da ETE azpikontratistei zuzendutako Espainiako azoka bakarra eta, horrez gain, fabrikazio aurreratuaren esparruko erreferentziako foroa ere izango da. Aurrerantzean, “adimen produktiboak” –hau da, hazten ari diren teknologien aprobetxamendua, material aurreratuen integrazioa eta erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzea– erabakiko du enpresen lehiakortasuna, beraz, azokak balio erantsi handiagoko erantzunak eskainiko ditu estatuko eta Portugal, Italia edo Frantziatik, besteak beste, etorritako nazioarteko espezialista onenen eskutik.

Formatuaren errentagarritasuna Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketaren edizio berri batekin osatuko da, 100 enpresa kontratista inguru erakarriko dituena. Topaketak, berriz ere, hiru bloke nagusitan banatuko dira, jardunaldika, sektore hauetako erosleen inguruan: tren-industria, burdingintza, energia, sektore elektriko-elektronikoa, makineria eta azpikontratazio orokorra, automobilgintza, aeronautika eta fabrikazio aditiboa. Topaketa Bartzelonako Merkataritza Ganberak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta Bilbao Exhibition Centre-ek antolatuko dute, Espainiako Azpikontratazio Poltsen Sarearen lankidetzarekin. 2017ko parte-hartzaileen asebetetze-maila altua izan zen: % 85,2k izandako elkarrizketekin oso pozik zeudela adierazi zuten eta % 66,7k elkarrizketa izan zuten kontaktuekin akordio komertzialak itxiko zituztela uste zutela agertu zuten.

«Azokak gehitzen, industria sortzen»

+ Industry plataformaren goiburua da, baita 2019ko ekainaren 4tik 6ra Bilbo Exhibition Centre industriaren topagune handiena bihurtuko duten zazpi azoken baturaren izena ere. Horrela, SUBCONTRATACIÓN azokarekin batera, hauek izango dira: ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka; IT by FERROFORMA, Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azoka; MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka; PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, Industriarako 4.0 Irtenbideak eta Erremintak; eta FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka.

SUBCONTRATACIÓN beste sei azokarekin batera antolatzeari esker, parte-hartzaileek oso espazio industrial zabala izango dute eskura, non bezero potentzialak izan litezkeen interes handiko enpresekin zuzenki harremanetan jartzeko aukera izango duten. Aurreikuspenen arabera, 21.000 parte-hartzaile inguru eta 1.400 erakusketari inguru egongo dira aurten guztira.

-ek idatzirik |2018-11-22T10:53:43+01:0022 de azaroa de 2018|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top