Subcontratación’15, negozio-aukera aparta

Hitzartutako elkarrizketen herrialdeko forurik handiena izango da

SUBCONTRATACIÓN Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipoen Nazioarteko Azokak B2B guneen alde egingo du bere 2015eko edizioan, eta inbertsioak eta esfortzuak areagotuko ditu hitzartutako agendetako programetara erosleak gonbidatzeko kanpainan. Industria Azpikontratazioko Europar Topaketan parte hartzeko aukera izango da hitzordu honen alderdi erakargarrienetako bat, orain arte inoiz egin den hitzartutako elkarrizketentzat prestatu den lekurik handiena izango dena gure herrialdean.

Erosleak diren enpresentzat hornitzaileen profilik interesgarrienak ondorengo sektoreetako azpikontratatzaileak dira: galdaketa, txirbil-harroketarekin eta gabe eraldaketa, mekanizazioa, dekoletajea, tratamendu termikoak, gainazal-estaldurak, moldeak eta matrizeak, elektronika, plastikoa eta kautxua, estanpazioa, multzoak eta azpimultzoak eta autoentzako osagaiak.

Bestetik, hauek dira egun erosleek gehien eskatzen dituzten jarduera-sektoreak: automobilgintza, tren-industria, energetikoa, oil & gas-a eta elektronika, eta baita ekipamendu-ondasunak, makina-erreminta eta uren tratamendua ere. 

Aeronautika sektoreak ere topaketen gune monografikoa izango du AEROTRENDS-en, non azpikontratzaileek bezero berriak ezagutu ahalko dituzte eta hornikuntza aeroespazialeko katean ikuspegi zabalagoak garatu ahalko dituzten. Aurten, Frantzian eta Alemanian bilatuko dira bereziki erosleak, urtarrilaren 15ean izena emateko lehentasuneko epea bukatu eta erakusketarien beharrak aztertu ondoren. Heganek antolatutako sektorearen joerei buruzko hitzaldien eta mahai-inguruen programak osatuko dute gunea.

Bartzelonako eta Bilboko Merkataritza Ganbaren, Espainiako Azpikontratazio Zorroen Sarearen eta Bilbao Exhibition Centre-aren jakintza eta esperientziari esker, ondorengo enpresek hartuko dute parte, besteak beste, erosleen kanpainan: VOITH HYDRO, CESA, VISTEON, SENER, ITP, GAMESA, SIEMENS, HOLBE IBS, SOLLERS-ELABUGA, AASTED – MIKROVERK, ALPHA MOS, SVAGNEA INDUSTRIES, MAGNA POWERTRAIN, MECA AERO, MECALAC AHLMANN, SÜDGUß GMBH, BUCYRUS, ZODIAC, FAURECIA INTERIOR SYSTEMS, LINDE, MITSUBA, VAMED, HUTCHINSON LE JOINT FRANCAIS, RENAULT TRUCKS, ALSTOM, LEAR AUTOMOTIVE, ETIENNE LACROIX, EADS, BAYERN-CHEMIE GMBH, MMM, CLAAS, CEREPLAS, COMAU FRANCE, HAMWORTHY COMBUSTION , HUSKY INJECTION MOLDING SYSTEMS, MBDA, SAGEM DÉFENSE SÉCURITÉ, SAMPIERANA, VOSS AUTOMOTIVE eta WESTAFLEX AUTOMOTIVE.

MATERIAL KONPOSATUEI ESKAINITAKO GUNE BERRIA

Hurrengo urteotan material konposatuen kontsumoan areagotze garrantzitsuak gertatuko direla uste da, gero eta gehiago erabiltzen baitira gero eta aplikazio eta sektore gehiagotan. Hori dela eta, eta berrikuntza gisa, Subcontratación azokak eremu berezi bat eskainiko dio “composite”-en industriari, zeina Gipuzkoako Ganbararen eta Bilbao Exhibition Centre-en artean antolatuko den. Bertan, material konposatuen osagaien fabrikazioko balio-kate osoko enpresak egongo dira, lehengaien fabrikazioarekin, moldeen fabrikazioarekin, eraldaketarekin, fabrikazio teknologiekin, diseinuarekin eta ikerkuntzarekin lotutakoak.

Subcontratación-en erakusketa-eremua enpresa mota hauen artean banatuko da: batetik, fabrikazio prozesuei eskainitakoak, galdaketa, txirbil-harroketarekin piezen mekanikazioa eta moldeak, ereduak, matrizeak eta trokelak egiten dituztenak esaterako eta, bestetik, galdaketarako makina eta egiten dituztenak, hau da, forja, gainazalaren tratamendua, soldadura eta siderurgia, nagusiki.

Subcontratación-en kanpaina honetan ere enpresen errepikapen maila handia dago: indarrez jarraitzen du hedatzen, eta dagoeneko azaleraren % 50 hartzen du. 2013ko erakusketariek azokan parte hartzea baikortzat eman zuten, beraz, haietako askok hurrengo urtean ere errepikatuko dute, euren merkataritza helburu nagusiak lortzeko. Inkestetan biltzen denaren arabera, horietako % 90 adierazi zutenez, erakusketan euren negozioentzako interesgarriak izan daitezkeen bezeroak ezagutu zituzten, eta % 75k eskaerak eta proiektuak lortu zituztela haren ondoren.

Datak: 2015eko maiatzaren 26tik 29ra

Web gunea: www.subcontratacionbilbao.com

Komunikazio departamentua, 2014ko abenduaren 11n.

 

-ek idatzirik |2015-05-12T17:01:48+02:0011 de abendua de 2014|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top