Azpikontratazio industrialaren Europako XX. topaketak mila bilera inguru jasoko ditu

Ekainaren 6tik 8ra egingo da, 2023ko SUBCONTRATACIÓN azokaren testuinguruan

Bi hilabete eskas falta dira Bilbao Exhibition Centrek SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesu eta Ekipoen Nazioarteko Azokaren edizio berri bat hasteko. Aurtengo edizioak bi gune osagarri bilduko ditu: batetik, erakusketa-gune bat, non funtsezko fabrikazio-prozesuetatik hasi eta teknologia aurreratuenetaraino irudikatuta egongo diren. Bestetik, Estatuko eta nazioarteko lehen lerroko erosleekin B2B elkarrizketa-programa bat, Azpikontratazio Industrialaren Europako XX. Topaketan bilduko dena.

Negozio-foro erabat bereizlea da, urtez urte Europako B2B ekitaldirik handiena bezala finkatzen dena eta SUBCONTRATACIÓN 2023 nazioarteko erreferentzia gisa kokatzen duena Fabrikazio Aurreratuaren esparruan.

Ekainaren 6tik 8ra egingo den hitzordu honetan nazioarteko ehun erosle inguru (gehienak Europan egoitza duten multinazionalak) eta Espainiako laurehun bat enpresa azpikontratista izango dira, hainbat sektore-bloketan banatuta: azpikontratazio orokorra, trenbidea, defentsa, energia, siderurgia, teknika medikoak, etxetresna elektrikoak, automozioa eta petrokimika. Gainera, topaketaren jardunaldietako batean gehigarri eta 3D inprimaketaren sektoreko erosleek parte hartuko dute. B2B bilera horien guztien ondorioz mila negozio-bilera inguru egitea aurreikusten da.

Gero eta globalagoa eta nazioartekoagoa den mundu honetan, azpikontratazio industrialak gero eta garrantzi handiagoa du enpresa-estrategia gisa. Gaur egun, Espainian, industria-sektore tradizionaletarako eta punta-puntako sektoreetarako lan egiten duten enpresa txiki eta ertain espezializatu ugarik osatzen dute sektorea, eta ziurtagiri- eta homologazio-maila handiak dituzte. Horiek guztiak enpresa-ehun dinamiko eta berritzaile baten parte dira, eta Espainiako BPG industrialaren % 10 inguru osatzen dute.

Azpikontratazio Industrialaren Europako XX. Topaketa Bartzelonako Cambrak, CamaraBilbaok eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, Espainiako gainerako Merkataritza Ganberekin (Subcontex) lankidetzan.

 

+ INDUSTRY, AUKERAK BIDERKATZEKO AZOKAK BATZEN

SUBCONTRATACIÓN +INDUSTRYren baitan egingo da; herrialdeko fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren elkargune handienetako bat, zeinean hornigai eta burdindegi industrialen sektoreak haren erakusketa eremu propioa izango du. BECeko pabilioietan aldi berean eta espazio berean egingo diren azokak dira: SUBCONTRATACIÓN, ADDIT3D, BeDIGITAL, MAINTENANCE eta PUMPS&VALVES azokak.

Teknologia eta berrikuntza ardatz dituen gune oso dinamikoa izango da, non erakusketariek eta bisitariek konektatzeko, esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta beren negozioa bultzatzeko arloak aurkituko dituzten.

-ek idatzirik |2023-04-04T17:04:51+02:004 de apirila de 2023|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top