Azpikontratazioaren Europar Topaketak 1000 bileratik gora kudeatuko ditu

Europako 11 herrialdetako ehun ordezkari inguru eta Afrika iparreko bik 247 azpikontratistarekin elkartuko dira aste honetan Azpikontratazio Industrialaren Europar 18. Topaketan. “Nazioartean aldaketa garrantzitsuak ari gara ikusten, zeinak industria sektore guztietan duten eragina eta oso garrantzitsuak diren gure ekonomian salmentei eta enpleguari dagokienez. Horregatik, bai Subcontratación azoka bai Bartzelonako Merkataritza Ganbara, modu aktiboan dihardugu lanean gure enpresak sendotzeko, bikaintasunaren, kalitatearen eta, gehienbat, berrikuntzaren sinonimo baitira”, azaldu du Topaketaren aurkezpenean Josep Mª Gomesek, Bartzelonako Merkataritza Ganbarako azpikontratazio industrialeko arloaren arduradunak.

Bestetik, Cristina Campok, Bilbao Exhibition Centre-ko Bisitarien zuzendariak, B2B programa honen garrantzia nabarmendu nahi izan du, Estatu mailan azpikontratisten sektorerako elkarrizketen bolumen handiena eskaintzen duena baita, hartan parte hartzen duten enpresen profil estrategikoaren eta nazioarteko presentziaren ondorioz. “Aste honetan zehar Frantziatik, Portugaletik, Suediatik, Alemaniatik edo Finlandiatik etorritako profesionalak hartuko ditugu, automobilgintza, aeronautika, energia eta medikuntza sektoreetakoak. Hornitzaile berriekin harremanetan jarri nahi diren eta merkataritzako proiektuei ekin nahi dioten profesionalak dira. Proiektuetan goi mailako kualifikazio teknologikoko enpresak behar dira, zuen beharren neurrira lan egiteko prest daudenak”, adierazi du BECen arduradunak.

Subcontratación azokaren barruan, gainera, Polveri&Ecocoating azokaren bigarren edizioa garatuko da, gainazalen tratamenduari eskainitako gune monografikoa. Erakusketak eta hitzaldiak tartekatzen ditu azokak.

-ek idatzirik |2019-06-04T16:56:21+02:004 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top